TEL: (+34) 943392426 EMAIL: bisitak@albaola.com

Inoiz ez duzu horrelakorik ikusi.

Historia egiten ari gara.

Albaola irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta historia egiten ari da egurrezko itsasontzi tradizionalak eraikitzen. Horretarako ondarea, tresnak, teknikak eta lanbide tradizionalak berreskuratzen ditu. Hori guztia modu jasangarrian egiten da, museo bihurtu den aintzinako ontziola zahar batean eta baleazaleen portu historiko garrantziutsuenetakoan kokatua, Pasaian.

2020ko Iraileko ezohiko ordutegia.

Irekiera egunak.

○ Ostegunetan goizetan 10:00-14:00

○ Ostiralak, larunbatak eta igandeak 10:00-14:00 / 15:00-19:00

Derrigorrezko eta doako itsasontzi bidaia.

Bidea itxita dago, beraz, Faktoriara etortzeko bide bakarra da. Ibilbide lasaia eta laburra da, 10 minutu ingurukoa, Pasaiako badia zeharkatuz egiten dena.

○ Irteera-lekua : “Muelle del Hospitalillo” Trintxerpen

Aldez aurreko erreserba.

Aforoa mugatua denez, aldez aurreko erreserba nahitaezkoa da. Bisitatu nahi bagaituzu, erreserbatu zure plaza Albaolara itsasontziz joateko bide hauetakoren bat erabilita:

bisitak@albaola.com
(+34) 943 39 24 26

Faktoria bisitatu ezazu.

Itsasontzian bidaia musu-truk.

2020ko udara honetan, sarreraren prezio beragatik, doan izango duzu itsasontzian etortzeko aukera! Eguraldi txarrari aurpegi ona.

Erosoagoa izan dadin, bisitak hizkuntzen arabera antolatu ditugu eta bisitari guztiek 20 minutu inguruko gida baten azalpena jasoko dute.

Aldez aurreko erreserba egiteko, gurekin harremanetan jar zaitez:

bisitak@albaola.com
(+34) 943 39 24 26

BANAKOAK

OROKORRA

7€

MURRIZTUA

5€

HAURRAK 6 URTE ARTE, 25 URTE BAINO GAUTXIAGOKO IKASLEAK, Elbarrituak, familia ugariak, jubilatuak, erromesak eta langabeak akreditazioarekin.

6 URTETIK BEHERAKO UMEAK

0€

TALDEAK

10 PERTSONA BAINO GEHIAGO

5€

ESKOLAK

4,5€

Nola iritsi?

2020ko udan itsasontziz Albaolara!

Albaolara joateko bidea aldi baterako itxita dago. Horregatik, uda honetan Faktoriara etortzeko doako itsasontzi zerbitzua jarri dugu. Bisitari guztiek itsasontzia hartu beharko dute TRINTXERPEko “Muelle del Hospitalillo”n, aurrez erreserbatutako orduan. Moila Euskotren nahiz RENFEren “Herrera”ko geltokitik, Ekialdebuseko “Escalerillas” geltokitik eta E9 San Sebastián - > San Pedro, Trintxerpeko geltokitik oso gertu dago.

Haiek gabe, abentura hau ezinezkoa zatekeen.

Hona hemen ibilbide honetan zehar gure eskutik joan diren erakunde eta enpresak.

bidelagunak